Kamiseta berriak egin dituzte Orioko Xaltxerek, helburu zehatz batekin: "Indarkeria matxista jasaten ari den herriko emakume bati babes ekonomikoa eman nahi diogu", azaldu dute. Kamiseten bidez eskuratutako diruarekin, tramite judizialen gastua ordaintzen laguntzea da asmoa.
Hiru kamiseta desberdin dira; beltza, laranja kolorekoa eta zuria. 12 euro balio du bakoitzak, baina zenbateko hori baino gehiago ordaintzeko aukera ere izango da, ekarpen handiagoa egin nahi dutenentzat.
Urriaren 7ra arte egin daitezke eskaerak, lotura honetan: https://forms.gle/tq5h4U5wz2SvkZEV8. Azaroan banatuko dituzte kamisetak.