Carlos Peña tolosarrak "muturreko igerilari solidario" modura izendatzen du bere burua, eta erronka berri bati helduko dio urriaren 9an: pandemia garaian egin duten lana dela-eta, erizainei omenaldi bat egin nahi die Peñak, eta horretarako, 24 orduz egingo du igeri Orioko errioan.
12:00etan aterako da Arraunetxe aurretik, eta 24 ordu beranduago, urriaren 10eko eguerdian, toki berdinera itzuliko da. Bitarte horretan, errioan egongo da igerian.
Orioko Udalak jakinarazi duenez, udaleko Kirol Batzordearen eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren babesa izango du Peñaren omenaldiak.