Albiste ona Orioko arraun zaleentzat: Jon Salsamendik eta Orio Arraunketa Elkartea akordio batera iritsi dira, eta beste urtebeterako kontratua sinatu dute. Hala azaldu berri du Orio AEk, goizean plazaratutako oharrean. Akordioa betez gero, Salsamendik sei denboraldi egingo ditu gizonezkoen traineruaren entrenatzaile modura.
Horrez gain, B traineruan berri ere eman du arraun elkarteak ohar berean. Azaldu dutenez, Anjel Larrañagak taldearen entrenatzaile izaten jarraituko du.
Bestalde, Arraunetxetik eskua luzatu diete Orion arraun egiteko gogoa duten arraunlari guztiei, elkarteko ateak "oso irekita" dituztela nabarmenduz.