OBBk galdu eta irabazi egin ditu azken jardunaldiko partidak

Iñigo Gaiton

Espainiako Ohorezko mailako azken jardunaldia jokatu zuten asteburuan OBBko neskek. Haien taldean lehen postuan sailkatu dira, eta sailkapen orokorrean zortzigarren postuan bukatu dute.

Orioko Bate Bizkorrak taldeak Espainiako Ohorezko Softbol Mailako azken jardunaldia jokatu zuen lehengo asteburuan. Ohi bezala, jardunaldiak bi partida izan zituen. Galiziako Cambre taldearen aurka neurtuz zituzten oriotarrek; jokatutako partida bat irabazi egin zuten, eta bestea galdu. 5-2 eta 3-5 emaitzekin erabaki ziren bi norgehiagokak.

Hala, OBBk bukatu du Espainiako goi mailako liga, eta haien taldean lehen postuan sailkatzea lortu dute. Sailkapen orokorrean, berriz, zortzigarren izan dira.

Bestalde, taldeko 15 urtez azpiko jokalariek Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Bartzelonan. Azaldu dutenez, "ilusio handiz eta gogotsu" daude taldekideak, iaz izurriteagatik ez zutelako lehiaketa egiterik izan. Goiko postuetan ibiltzea dute helburutzat.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide