TAO sistema berria jarriko du martxan Orioko Udalak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 21a, 19:15

Ostegun honetarako bilera batera deitu du udalak, Orioko TAO sisteman izango diren aldaketen berri emateko.

Orioko Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenantza (TAO) berrituko du udalak, eta zenbait bilera antolatu ditu aldaketa horien berri emateko. Jakinarazi duenez, herriko merkatariekin elkartu zen aurreko astean, eta herritarrentzako batzar ireki bat egingo du aste honetan. Ostegun honetan, irailaren 23an, izango da bilera hori, 19:00etan kultur etxean.

TAO sistemari lotuta ezarriko diren aldaketak azaltzeaz gain, herritarren iritziak jasoko dituzte osteguneko bileran, udalaren esanetan. Hortaz, bertaratzeko deia egin die "informazioa jaso eta ekarpenak egin nahi dituzten guztiei".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide