Zinemaldian estreinatuko duten 'Kuartk Valley' dokumentalean parte hartu du Maialen Sarasuak

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 21a, 17:40

Bihar, asteazkenarekin, botako dute Zinemaldian Maider Oleagak zuzendutako filma. Sarasuak edizio lanen ardura izan du.

2005ean, Kuartango (Araba) herriko bi lagunek western motako pelikula baterako grabaketak egin zituzten han inguruan. Oier Martinez de Santosek eta Jose Luis Murgak hitz eman zioten elkarri, eta gogor saiatu ondoren, lortu zuten vaquero-en pelikula bat egitea. Diru eta baliabide tekniko gutxirekin aritu ziren lanean, baina egun gutxiren buruan, atrezzo guztia eskuz eraiki zuten, eta haien herriko bizilagunak erabili zituzten aktore modura. Modu bitxi horretan egin zen Algo más que morir filma, Euskal Herrian egindako lehen western pelikula. Azkenean, 2014an estreinatu zuten.

Abentura horren guztiaren berri ematen du Maider Oleagak egin berri duen Kuartk Valley dokumentalak. Bihar emango dute estreinakoz Zinemaldian. Dokumentalaren sorkuntza prozesuan parte hartu du Maialen Sarasua zinemagileak ere. Proiektu honetan, edizio lanetan aritu da, Oleaga zuzendariarekin elkarlanean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide