Orioko Zaharren Babeslekuak bazkaria antolatu du Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna ospatzeko. Berez, urriaren 1a da egun seinalatua, baina aurrerago egingo dute ospakizuna, azaroaren 10ean.
12:00etan meza izango dute egun horretan bertan. Ondoren, autobusetan joango dira Errasti sagardotegiraino. 13:00etan eta 13:30ean aterako dira autobusak, errepide nagusian dagoen geltokitik. Denak juntatutakoan, 14:00ak aldera hasiko dute bazkaria. Itzulerako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.
Antolatzaileek plazaratu dutenez, txartelak bi egunetan bakarrik egongo dira salgai: urriaren 27an eta 28an, hain zuzen ere, 18:30etik 20:00era. 20 euro balioko dute.