Amaitzear da Orioko plaza eraldatzeko obra, udalak jakinarazi duenez. Datozen asteetan egingo dituzte azkeneko lanak; hain justu, kioskoko toldoa, kajoiak, baoak eta mandoak amaituko dituzte eta errepasatu egingo dituzte arketak eta tapak. Bestalde, Endaia kaleko bi hodi berriak aldatuko dituzte, udalaren esanetan, "bere garaian ezarritakoak ez baitaude sakonera egokian". "Egunerokotasunean eragin handiena izango duten ekintzetako bat" izango da Endaiako esku-hartzea, udalak azaldu duenez.
Obra hori amaitzean, instalazio elektrikoko kableak lurperatzeko lanei ekingo diete Iberdrolak eta Telefonicak. Hainbat hilabetez luzatuko dira lan horiek.
"Badakigu obra honi behin betiko amaiera emateko gogoz gaudela eta orain egin behar ditugun esku-hartzeek desorotasuna sortuko dutela, baina orain arte jardun dugun moduan, denon arteko elkarlan eta ulermenarekin errazagoa izango da", esan du udalak.