Martxan dira Antxiola eta Almirante kaleetan etxebizitzak eraikitzeko obrak. Eraisketa lanen ondorioz itxi behar izan zuten Antxiola eta Iturbide arteko errepidea irailaren 13an eta 14an, eta bihar arrazoi berdinarengatik moztuko dute errepide hori. Garabia egongo da bidean, eta beraz, gainerako ibilgailuak ezingo dira handik igaro.
Egun guztian egongo da itxita Antxiola eta Iturbide arteko errepidea; hain justu, 08:00etatik 20:00etara.