Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da bihar, asteartea. Gaitzaren inguruko sentsibilizazioa indartzeko helburuarekin, Afagi elkartearen Orioko ordezkariek mahai informatiboa jarriko dute ostegun goizean. Astero egiten den azokan izango dira boluntarioak, eta interesa duen ororen eskura jarriko dute alzheimerrari eta elkarteari buruzko informazioa.