Aurtengo uda denboraldian, itsasoa bare egon da orokorrean, baina, hala ere, sorosleek erreskateak egin behar izan dituzte uretan. Hondartzako sorospen zerbitzua kudeatzen duen enpresak plazaratu duenez, guztira 10 erreskate egin dira Antilla hondartzan, eta horietan 13 bainulariri lagundu behar izan diete uretan. Bestalde, lehorrean 156 lagun artatu dituzte.