Saioa Garmendiak zaintzaren inguruko hitzaldi bat emango du ostiralean

Karkara 2021ko ira. 14a, 09:00

Saioa Garmendia. (kronika.eus)

Zaintza-lanetan jarduten duten langileak eta haien eginkizuna izango ditu hizpide astigartarrak.

Orioko Gizarte Ongizate Batzordeak, Orioko Esperientzia Eskolaren laguntzarekin, hitzaldi bat antolatu du ostiral honetarako, irailaren 17rako. Saioa Garmendia astigartarra arituko da hizlari moduan Zaintzailea zainduz izeneko saioan; udalaren esanetan, zaintza-lanetan jarduten duten langileen eta haien eginkizunaren inguruan hitz egingo du Garmendiak.

Arraunetxen izango da hitzaldia, 18:30ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide