Bi egunez itxiko dute Antxiola eta Iturbide arteko errepidea

Karkara 2021ko ira. 13a, 15:00

Etxebizitzak eraikitzeko obra dela-eta, gaur tarteka moztuko dute errepidea. Bihar, ordea, egun guztirako itxiko dute.

Almirante Oa eta Antxiola kaleetan etxeak eraikiko dituzte, eta eraisketa-lanen ondorioz sortu diren hondakinak aterako dituzte gaur eta bihar. Hori dela-eta, garabi bat egongo da Antxiola eta Iturbide arteko errepidean, eta itxi egin beharko dute bidea.

Gaur tarteka moztuko dute Antxiola eta Iturbide arteko errepidea, 08:00etatik 20:00etara bitartean. Dena den, bihar, asteartean, egun osorako itxiko dute, 08:00etatik 20:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide