Shanghai Qiutian musika taldearen lehen singlea entzungai dago

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 10a, 16:24

Eñaut Martiren taldeak aurreneko abestia plazaratu du: 'Barcelona at 5 a.m'. Udazkenean diskoa argitaratzea aurreikusten dute.

Eñaut Marti musikaria Txinan bizi da azken urteotan, eta han sortu du Shanghai Qiutian taldea. Dagoeneko kontzertu eta bira batzuk egin dituzte, eta gaur, ostiralarekin, lehen singlea plazaratu dute: Barcelona at 5 a.m. Martik KARKARAri adierazi dionez, Elephant Gym taldeko KT Changek grabatu du baxua, eta grabaketak TOE taldeko Takaaki Minok nahastu ditu.

Urriaren 8an plazaratuko du Shanghai Qiutianek bigarren singlea, eta pieza horretan ere beste musikari batekin kolaboratu dute; Viva Belgradoko Candido Galvezekin, hain zuzen ere.

Azaro aldera argitaratuko da taldearen lehen diskoa, Home: Revolution izenburupean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide