Pandemia garaiko bigarren Kontxako Bandera da aurtengoa, eta publiko gutxirekin egiten ari badira ere, arraun-zale batzuek izan dute estropadak bertatik bertara jarraitzeko aukera. Horien artean, kamiseta horiak izan dira nagusi. Hala, herritarren igurtzia jasotzeko aukera izan dute arraunlariek. Estropalariei eta zaleei egindako argazkiak bildu ditu KARKARAk argazki galeria honetan.