Neguko ordutegia gaur sartu da indarrean Karela kiroldegian

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 1a, 10:00

Astelehenean ireki zituen ateak kiroldegiak, eta gaurtik aurrera aldaketak izango dira ordutegian.

Mantenu eta garbiketa lanak zirela-eta, abuztuan hainbat egunez egon da itxita Karela kiroldegia. Joan den astelehenean zabaldu zituen berriz ateak, eta gaur, irailean sartzearekin batera, neguko ordutegia sartu da indarrean.

Hurrengo urteko ekainaren 30era bitartean izango da martxan neguko ordutegia. Hain justu, astelehenetik ostiralera bitartean, 07:00etatik 12:30era eta 14:30etik 22:00etara egongo da irekita kiroldegia, eta larunbatetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara. Igandeetan, ordea, goizez soilik egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide