Eusko Gudari kalean zenbait lan egingo ditu bihar Ur Kontsortzioak, hain justu, 08:00etatik 12:00etara bitartean. Hori dela-eta, denbora tarte horretan, Erribera kalera desbideratuko dituzte Eusko Gudarin sartzen diren ibilgailuak. Ixarra kaletik igarota itzuliko dira berriz Eusko Gudarira.
Orioko Udalak jakinarazi du, bestalde, San Martin ermitaren inguruan ere hainbat lan egiteko asmoa duela Ur Kontsortzioak. Beraz, "posible da trafikoan eragozpen txikiak sortzea", udalak ohartarazi duenez.