Atzo, astelehenarekin, jokatu zen Elgoibarko VII. Kintopeko Idi Proben azken jardunaldia, ostiralean eta larunbatean lehen bi saioak egin eta gero. Iñaki Olidenek eta bere idi pareak atzo izan zuten lehiaketa eguna, eta lehian "ondo" bilatu zirela adierazi arren, ez zuten proban gailentzerik izan. Laugarren sailkatu ziren sailkapen orokorrean. "Orioko mutilen traineruaren modura gabiltza aurtengo probetan; onenen artean lehian, baina garaipenik lortu gabe. Lehiaketaren bat irabaztekotan, koska bat gorago igo beharko dugu", azaldu du idi-zaleak.
Txinlo lemoiztarraren parea gailendu zen proban, 57 plaza lortu eta gero. Olidenen idiek 54 plaza, bi zinta eta 1,39 metro egin zituzten. Bere hitzetan, giro paregabea izan zen Elgoibarren egindako txapelketan, eta publikoarentzat jarritako aulki guztiak bete ziren. "Iaz hildako Joseba Arrizabalaga Iriarte-ren omenez jokatu dira aurtengo probak, eta egia esan, giroa berezia izan da. Urte luzez aritu zen Elgoibarko proben antolakuntzan, eta herrian asko egin zuen idi-demen alde", eman du jakitera.
Sailkapen orokorra: