Udalak gaur jakinarazi duenez, hainbat herritarri iruzur egiten saiatu dira telefonoz. Etxera hots egin eta, gizarte langileak direla adierazita, etxeko atea irekitzeko eskatu diete zenbait pertsonari. Udalak ohartarazi du ez direla udal gizarte langileak telefonoz deika ari direnak, eta halako deien bat jasoz gero, atea ez irekitzeko eta Orioko Udaltzaingoari gertatutakoaren berri emateko eskatu die herritarrei.