Asier Gozategi: "Musika munduan hasi ginen herri honetan badagoelako zer kritikatu"

Karkara

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak hainbat trikitilariren lekukotzak jaso ditu Kolpeka izeneko bideo-sortan. Hirugarren atala (Soinua ebaki banio) argitaratu berri du, eta Asier Gozategi, Alaitz Telletxea eta Xabier Solano ageri dira musikaren agertoki publikoan eman zituzten aurreneko urratsen inguruan hizketan. Politikak haren ibilbidean izan duen garrantziari egin dio azpimarra Gozategik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide