Salgai daude Gozategiren hurrengo kontzertuetarako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko abu. 30a, 12:00

Gozategi irailaren 3an eta 10ean arituko da Gure Zirkuan. Internet bidez nahiz zirkuaren txarteldegian eros daitezke sarrerak.

Irailean ere Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan egongo da Gure Zirkuaren karpa, eta hainbat musika saio hartuko ditu. Berriki jakinarazi dute, hala, Gozategik bi kontzertu eskainiko dituela han; irailaren 3an izango da bat eta irailaren 10ean bestea. 22:30ean hasiko dira bi emanaldiak.

Gaur, abuztuaren 30ean, ireki dute kontzertuetarako sarreren salmenta. Internet bidez eros daitezke atari honetan, baina aurrez aurre ere salduko dituzte Gure Zirkuaren txarteldegian. 15 euro balio du tiket bakoitzak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide