Gozategik kontzertuak eskainiko ditu irailaren 3an eta 10ean Gure Zirkuan

Karkara

Gozategik kontzertu bana emango du irailaren 3an eta 10ean Orion, Gure Zirkuan. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai. 

Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan kokatuta dagoen zirkoak musika saioak hartuko ditu irailaren lehen bi asteburuetan. Gozategi taldeak kontzertu bana eskainiko du irailaren 3an eta 10ean, Gure Zirkuan. Emanaldiak 22:30ean hasiko dira. 

Kontzertuetarako sarrerak astelehenean, hilaren 30ean jarriko dira salgai. Bi modutan erosi ahal izango dira: online www.gurezirkua.eus webgunean, eta zirku beraren txarteldegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide