Karela kiroldegia neguko ordutegiarekin hasiko da irailaren 1etik aurrera

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 28a, 09:30

Astelehenean irekiko ditu ateak, eta abuztuko azken bi egunetan udako ordutegia egongo da oraindik martxan.

Abuztuaren 16tik itxita dago Karela kiroldegia, urteko mantenu eta garbiketa lanengatik. Astelehenean irekiko ditu berriro ateak, eta, hain zuzen ere, astelehena eta asteartea izango dira udako ordutegiarekin egingo dituzten azken bi egunak; hau da, 07:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 22:00etara. Izan ere, irailetik aurrera neguko ordutegia jarriko du abian BPXportek.
 
Ordutegi berriak 2022ko ekainaren 30ra arte iraungo du, eta honako hau izango da:
  • Astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 12:30era eta 14:30etatik 22:00etara
  • Larunbatak: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.
  • Igande eta jai egunak: 09:00etatik 13:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide