Orioko Udalak abuztu hasieran argitaratu zuen herri baratzeen behin-behineko zerrenda, eta erabiltzaile batzuek uko egin ondoren, argitara eman du behin betikoa. Modu honetan, 44 lursailen adjudikazio prozesua itxi da.
Adierazi dutenez, txabolako giltzak hurrengo astetik aurrera banatuko zaizkie erabiltzaileei, baita jakinaraziko zaiela non banatuko zaien giltza horiek ere.
Aurrerantzean aldaketarik egongo balitz lursailetan erabiltzaileei dagokienean, udalak itxaron zerrendaren ordena erabiliko luke plazak banatzeko