Hilobiak garbitzeko eta loreak ureztatzeko materiala jarri du udalak hilerrian

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 18a, 11:08

Ureztagailuak, erratzak eta palak ezarri ditu udalak Alde Zaharreko sarreran, iturriaren ondoan. Materiala erabili ondoren bere lekura itzultzeko eskatu die udalak erabiltzaileei. 

Udalak hilobiak garbitzeko eta loreak ureztatzeko materiala eskuragarri jarri du hilerrian. Hain justu, Alde Zaharreko sarreran, iturriaren ondoan, ezarri ditu ureztagailuak, erratzak eta palak. Norberaren hilobien mantentze lanak errazteko asmoarekin jarri dute material hori eskura, eta, bide batez, etxetik eraman beharrik ez edukitzeko. Hilerriko erabiltzaile guztiek erabil dezakete, eta beraz, lanak amaitzean materiala bere lekuan uzteko eta behar denerako erabiltzeko eskatu du udalak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide