Ohorezko txandarako sailkatu da Orio

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 14a, 19:08

Lanak oso txukun eginda, nagusitasunez irabazi du bigarren txanda Oriok. Hori horrela, ohorezko txandan aterako dira bihar, Zarauzko bigarren estropadan.

Euskotren ligakoen jardunaldiaren ostean, Eusko Label ligakoen txanda izan da gaur Zarautzen. Oriok nagusitasun handiz irabazi du bigarren txanda gaur, Zarauzko 44. Ikurrina jokoan den bi estropadetako lehenengoan. Oso txukun egin ditu lanak, eta txandako beste hiru traineruei aldea atera die. Ohorezko Txandan atera den Zierbenak baino denbora hobea egin du Oriok, beraz, laugarren izan da gaurko sailkapenean. Hori dela eta, ohorezko txandan aterako da bihar Orio. 

Hondarribiak irabazi du gaurko jardunaldia, emozioz betetako ohorezko txandan. Santurtzi eta biak nor baino nor aritu dira poparean, itsasoko olatuen bultzadak baliatu nahian. Gaurkoan, bi traineru horiek erakutsi dute gainontzekoak baino koska bat gehiago direla aurtengo denboraldian. Hauek izan dira gaurko denborak:

  1. Hondarribia 20:24,42
  2. Santurtzi 20:26,12
  3. Donostiarra 20:36,50
  4. Orio-Orialki 20:45,34
  5. Zierbena 20:56,46
  6. Lekittarra 20:58,36
  7. Bermeo Urdaibai 20:49,38
  8. Ondarroa 21:01,96
  9. Cabo 21:10,30
  10. Zarautz 21:16,86
  11. Tiran 21:31,38

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide