Strapalucio txarangak Orioko Plaza girotuko du ostiralean

Maria Maya Manterola

Txaranga errioxarra Orion izango da abuztuaren 13an, ostirala. Doako emanaldia eskainiko dute Herriko Plazan. 

Orioko Udaleko Kultura batzordeak egitarau oparoa antolatu du uda garairako. Ostiralean, esaterako, Strapalucio txaranga errioxarraren emanaldia izango da, 20:00etan Herriko Plazan. Udalak aulkiak jarriko ditu plazan, kioskoaren azpian, eta jakinarazi dute osasun neurriak errespetatuko dituztela emanaldian zehar. 

Aldeanueva de Ebrotik dator Strapalucio. 1984an jaio zen, eta gaur egun inguruko musika talde ezagunenetariko bat da. Iruñeko sanferminetan jotzeaz gain, Nafarroako eta Errioxako festa askotan izaten dira errioxarrak. Hiru disko argitaratu dituzte: Strapalucio, la charanga, 2004an; Strapaméxico, 2008an; eta Strapa-rock, 2011n.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide