Toldoak jartzeko sistema mekanizatu berria ezarri du udalak plazako kioskoan

IƱigo Gaiton 2021ko abu. 8a, 09:00

Plazan kultur edo kirol ekimenak direnerako, goitik beherako toldo sistema berri bat instalatu du udalak kioskoan. Hala, eguraldi txarra tokatzen denean, goitik behera jaitsiko dituzte toldoak, modu mekanikoan. Argazkian ikus daitekeen bezala, toldoak bilduta gordeko dira kioskoaren goialdean, behar denean lehen baino modu azkarragoan erabilgarri egon daitezen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide