Uztailean eman zuten Agua para elefantes filma Gure Zirkuko karpan, eta abuzturako ere programatu dute saio bat leku berdinean: hurrengo asteazkenean, abuztuaren 11n, El gran showman ikusi ahal izango da. 22:00etan hasiko da proiekzioa, gaztelaniaz.
Ringling Brothers zirkuaren sortzaileari buruzko biografia musikatu bat da El gran showman. Michael Graceyk zuzenduta, Hugh Jackman, Zac Efron nahiz Michelle Williams aktoreek hartu zuten parte filmean.
Oraingoan ere doakoa izango da sarrera, baina ikusle modura joateko asmoa dutenek aldez aurretik hartu beharko dute gonbidapen-txartela. 100 tiket daude eskuragai Orioko turismo bulegoan, eta goizez nahiz arratsaldez jaso daitezke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!