Plazara sartzeko sarrera nagusietan seinaleak jarri ditu Orioko Udalak, hain zuzen, eremu hori oinezkoena dela gogorarazteko.
Erakundeak gogoratu nahi izan du, "oinezkoen segurtasuna bermatzeko", galarazita dagoela plazan bizikleta bidez eta patinetean ibiltzea. "Bizikletatik jaitsi eta eskuan hartu behar da, oinezkoen gunea zeharkatzeko, eta gauza bera egin behar dute patinetean doazenek", dio.