Larunbat honetan, 18:30ean hasita, Lusarbe atsedenlekuko zaborraren karakterizazioa egingo dute plazan Irriparra berreskuratu! eta erraustegiaren aurkako herrien plataformako kideek. Azaldu dutenez, Urola Kostako Udal Elkarteak Orion jarrita dituen bost edukiontzitatik lau errefusarenak dira, eta horrekin, "erraustegia elikatzeko janaria" sortu nahi dela salatu dute.
Izan ere, haien iritziz, Gipuzkoako hainbat herritan ikusi da ez dela beharrezkoa erraustegia. "Lusarbe atsedenlekuak muturraren aurrean du erraustegia, eta osasun eredu izan beharrean, intoxikazio elikatzaile bihurtu da" adierazi dute, atsedenlekuan pilatzen den hondakin piloari erreferentzia eginez.