Arraun Lagunak erraz nagusitu da Bilboko erlojupekoan

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 31a, 18:17

Oriok bigarren egin du, eta puntu garrantzitsuak egin dio ihes. Biharko Santurtziko estropada garrantzitsua izango da, beraz, liga amaitzeko hiru jardunaldi bakarrik falta baitira.

Ligako erlojupeko bakarra jokatu da gaur Bilbon, eta erraz gailendu da Arraun Lagunak, sei-zazpi segundoko aldearekin egin baititu lanak, eta errenta horrekin baitzen helmugara iritsi baino metro dezentez lehenago. Orio izan da bigarren, sei segundora, hirugarren Donostiarra izan da, hura ere sei segundora, eta Hondarribia zazpi segundora helmugaratu da.

Hiru estropadaren faltan, lehia estu-estu dago Euskotren ligan, baina gaur puntu garrantzitsua irabazi du Arraun Lagunak traineruak. Errekorra ere egin du, gainera. San Juanek zeukan marka onena, 10:35 denborarekin.

Bihar Santurtzin estropada garrantzitsua jokatuko dute, beraz. Ondoren, Zarautzen izango dira aurtengo ligako azken bi norgehiagokak.

Gaurko sailkapena

1. Arraun Lagunak 10:31,24

2. Orio-Orialki 10:37,68

3. Donostiarra 10:37,98

4. Hondarribia 10:38,66

Sailkapen orokorra

1 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK 29
2 ORIO ORIALKI 28
3 DONOSTIARRA LACTURALE 19
4 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 14

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide