Orioko Udalaren uztaileko udalbatzarra, sarean ikusgai

Karkara 2021ko uzt. 30a, 08:18

Atzo arratsaldean, Orioko Udalbatzak ohiko udalbatzarra egin zuen udaletxeko areto nagusian. Ikusi bideoa hemen.

Udalbatzarreko gai zerrendak hamalau puntu zituen atzokoan, tartean honakoak:

-2021-2022 ikasturteko kiroldegiko tarifak borobiltzea (5. puntua)

-onartzea aldi baterako lan poltsak kudeatzeko araudia (7. puntua)

-onartzea udal ordenantza, terraza eta mahai tokien edo jarduera komertzialari lotutako bestelako elementuekin bide publikoa okupatu eta erabiltzearen ingurukoa (10. puntua)

-onartzea Gabriel Uranga Atorrasagastik udalari dohaintzan eskainitako ontzia (11. puntua)

-erabakiak hartzea Arrantzale kaleko bidegorria hondartzako bidegorriarekin lotzeko proiektuari buruz (12. puntua)

-erabakiak hartzea Mutiozabal ontziola eta Etxeluze kultur ekipamenduen erabilera eta ustiapena lagatzearen bidez Orion itsas ondarea sustatzeko lankidetza hitzarmen bat sinatzeko deialdiari buruz (13. puntua).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide