Hondatu egin dira hondartzako pasealekuko hainbat farola

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 29a, 17:04

Ura sartu da argien instalazioan, eta arazoa konpondu bitartean, Antillako hainbat argi ez dira martxan egongo.

Datozen egunetan ezingo dira piztu Antilla hondartzako pasealekuko zenbait farola. Izan ere, Orioko Udalak azaldu duenez, ura sartu da argien instalazioan, eta hondatu egin dira bederatzi argi; hain zuzen, kabinetako lokaletik Mola Mola tabernaraino jarrita daudenak.

Kable sare osoa eta hondatutako farolak aldatu beharko dira orain, eta udalak jakinarazi du "lanak behar bezala egiteko denbora beharko" duela. "Udala lanean ari da arazoa lehenbailehen konpontzeko", gaineratu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide