'Remando en la oscuridad' liburuaren aurkezpena eta hitzaldia izango dira arratsaldean Arraunetxen

Iñigo Gaiton 2021ko uzt. 22a, 11:43

Argazkia: Sandra Piñeirok utzitakoa.

Sandra Piñeiro estropalari eta liburuaren egileak aurkeztuko du Remando en la oscuridad lan argitaratu berria, eta ondoren, Yolanda Iglesias psikologoaren hitzaldi laburra entzuteko aukera izango da, elikadura ohituren nahasmenduen gainean. Bukaeran, galderak egiteko, esperientziak elkartrukatzeko eta liburuak sinatzeko aukera izango da. 19:30ean emango zaio hasiera ekitaldiari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide