Sunhai Huegun finalerdietaraino iritsi da Espainiako txapelketako 600 metroko proban

Iñigo Gaiton 2021eko uztailaren 21a

16 urtez azpikoen Espainiako atletismo txapelketa jokatu zen asteburuan Lleidan (Herrialde Katalanak), eta Huegunek "lan bikaina" egin zuela azaldu dute Orioko Atletismo Taldeko ordezkariek.

Orioko Atletismo Taldeko korrikalariek oraindik martxan jarraitzen dute, denboraldiko azken txapelketetan lehian. Lehengo asteburuan, Sunhai Huegunek Lleidara bidaiatu zuen taldeko entrenatzaileekin batera, 16 urtez azpikoen Espainiako atletismo txapelketan parte hartzeko.

Korrikalari gazteak finalerdietaraino iristea lortu zuen lehiaketan, eta 600 metroko proban hamabigarren denbora onena lortuta itzuli zen etxera. Taldeko ordezkariek azaldu dutenez, "lan bikaina" egin zuen Huegunek, eta esperientzia "ezinhobea" izan zuen txapelketan. Izan ere, halako txapelketetan "maila izugarria" izaten dela azaldu dute, eta hori kontuan izanik, balio handia dulea lasterkari gazteak lortutakoak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide