Eusko Gudariko zirkulazioan aldaketak izango dira bihar goizean

Dorleta Agiriano Lai 2021eko uztailaren 19a

(IƱigo Gaiton)

Bihar hainbat lan egingo dituzte Eusko Gudari kalean, eta Erriberara desbideratuko dituzte ibilgailuak.

Ur Kontsortzioaren eskutik, bihar goizean zenbait lan egingo dituzte Orioko Eusko Gudari kalean. 11:00etatik 14:00etara arituko dira han lanean, eta denbora tarte horretan, zenbait aldaketa izango dira zirkulazioan. Erribera kalera desbideratuko dituzte Eusko Gudarin sartzen diren ibilgailuak; aurrera egin eta gero, Ixarra kaletik itzuliko dira Eusko Gudarira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide