Gero eta gutxiago falta da futbol denboraldi berrirako, eta herriko realzaleak mugitzen hasi dira. Izan ere, Imanol Alguacilen Realak Donostian jokatuko dituen partidak ikustera joateko autobusa nahi dute jarri.
Antolatzaileek azaldu dutenez, gehienez 28 lagunentzako tokia izango da joan-etorriak egiteko erabiliko den autobus txikian. Interesatuek Uranga burdindegira jo behar dute izena ematera.