Orio Eraginek zabaldu du eskubaloi eskolan izena emateko epea

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 15a, 09:13

2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoentzat ireki dute izen ematea, eta uztailaren 31ra bitartean egongo da zabalik.

Orio Eragin elkarteak zabaldu du eskubaloi eskolako izen ematea datorren ikasturterako. 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako haurrentzako da zabaldu duten deialdia, eta jakitera eman dutenez, uztailaren 31 izango da inskripzioa egin ahal izateko azken eguna.

Hemen klik eginda eskuratu daiteke izena emateko behar den formularioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide