Joseba Aparicioren Swingtronics taldeak kontzertua emango du Jazzaldian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko uzt. 14a, 15:24

Hilaren 22an izango da emanaldia, ostegunarekin, Guuk gunean. Sarrera doakoa izango da. 

Joseba Aparicio oriotarraren Swingtronics taldeak kontzertua emango du hilaren 22an, osteguna, Jazzaldian. Emanaldia Donostiako Kursaal inguruan kokatuta dagoen Guuk gunean izango da,  21:30ean; antolatzaileek azaldu dute eremua kontzertua baino ordu erdi lehenago irekiko dutela eta sarrera librea izango dela zehaztutako edukiera osatu arte; kontzertua doakoa izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide