Iñaki Olidenek Aizarnazabalgo Kintopeko Idi Probetan parte hartuko du

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2021ko uzt. 14a, 14:28

Izurritea hasi zenetik lehen idi probak izango dira Aizarnazabalgoak, eta uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 2an jokatuko dituzte, 22:00etatik aurrera.

Izurritearen eraginez, bertan behera geratu dira urte eta erdiz idi probak, eta uztailaren amaieran jokatuko dituzte izurrite garaiko lehen idi probak Aizarnazabalen. Uztailaren 30eta 31rako eta abuztuaren 2rako antolatu dituzte Aizarnazabalgo Kintopeko Idi Probak, eta bertan parte hartuko du Iñaki Oliden oriotarrak. 

Hona hemen txapelketako parte-hartzaileen zerrenda:

Uztailak 30, ostirala
- Garagartza Elkartea (Laukiz)
- Bixki (Errezil)
- Olazar Eraikuntzak (Lezo)
- Tabernakua (Oramuño)

Uztailak 31, larunbata
- La Cruz (Gatika)
- Lete (Jaizkibel)
- Intxaurburu (Hernani)

Abuztuak 2, astelehena
- Txinlo (Lemoiz)
- Lopategi (Billela)
- Oliden (Orio)

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide