Oriotik igaroko da Sareren bizikleta martxa hilaren 24an

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 13a, 15:41

Hilaren 24an, Zumaiatik Donostiara abiatuko da Sare presoen aldeko plataformak antolatzen duen bizikleta martxako azken etapa.

Sare presoen aldeko plataformak bizikleta martxa antolatu du aurtengo udan, iazko etenaren ondoren ohitura berrartuta. Uztailaren 22tik 24ra, hiru etapa antolatu dituzte egun bakoitzean, eta hirugarrena, hilaren 24koa, Oriotik igaroko da.

Hain zuzen, Zumaiatik abiatuko dira martxaren azken txanpan, 09:00etan. Handik Getaria eta Zarautz zeharkatuko dituzte eta Oriotik pasa ondoren Donostia aldera joango dira. Tarteko herrietatik igaro ondoren, Donostiako Alderdi Ederren amaituko da mobilizazioa.

Ondoko web orrian dago martxan izena emateko aukera: sare.eus/bizikleta-itzulia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide