Iker Gurrutxaga izan da irabazle KARKARAren Egunean Behineko taldean

Iñigo Gaiton 2021ko uzt. 12a, 13:00

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta KARKARArekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du karkara@karkara.eus e-postara.

Iker Gurrutxaga izan da nagusi Egunean Behin jokoko KARKARAren taldean. Maiatzaren 3an jarri zuten martxan jokoaren zazpigarren denboraldia, eta hamar asteren ostean 2.721,65 puntu lortu ditu irabazleak; beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa.

Iker Gurrutxagaren atzetik Kajutei erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.721,27 puntu eskuratuta, eta Ekain hirugarren 2.704,15 puntu batuta. Irabazleak KARKARArekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta zazpigarren denboraldian aurrekoen logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide