Eñaut Elorrietak estreinako kontzertua eman du Orion

Iñigo Gaiton

Atzo arratsaldean, Eñaut Elorrietaren kontzertua izan zen Karela kiroldegian. Atzean ibilbide luzea izan arren, hau izan da musikariak herrian eman duen lehen kontzertua.

Ez ziren saldu udalak ateratako txartel guztiak, baina Elorrietak 150 lagunetik gora juntatu zituen emanaldian. Ruben Caballero (gitarra, teklatuak, koruak), Ander Zulaika (bateria, koruak), Maite Larburu (biolina, biola, koruak) eta Fernando Neirarekin batera igo zen oholtzara.

Argazkiak: Iñigo Gaiton.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide