Arranplarako sarbidea itxita dago

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 9a, 17:06

Orioko Udaltzaingoak adierazi duenez, litekeena da sarrera galarazten duen zinta Portu Zuzendaritzak jarri izana, aldian behin egiten dituzten garbiketen ondoren. Arranplaren lurzoruan lizuna sortzen da modu naturalean, eta agidanez, hura garbitzeko produktua botatzen dute tarteka. 15:00ak aldera ateratako argazkian ikus daitekeen modura, apar zuria ere sortu da momentu batean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide