Abuztuaren 1ean egingo da presoen aldeko elkarretaratzea Antilla hondartzan

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 9a, 09:00

2018an egindako elkarretaratzearen irudia.

12:00etan autopistaren azpian batzeko deia egin du Etxeratek, handik Antilla hondartza aldera abiatzeko. Euskal Herriko hondartza askotan egingo dira mobilizazioak. 

Aurtengo udan ere, hondartzetako elkarretaratzeak egiteko deia plazaratu du Etxeratek, euskal presoen alde. Abuztuaren 1ean egingo dira mobilizazioak Euskal Herriko hondartzetan, eta zehaztu dutenez, Orion autopistaren azpian batzeko deia egin diete herritarrei. 12:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua, eta handik hondartza alderako bidea hartuko dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide