Orio Eraginek datorren denboraldirako izen-ematea ireki du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko uzt. 8a, 10:33

Izen-ematea orioeragin.eus webean edo klubaren app-an egin behar da.

Aurtengo denboraldia amaituta, hurrengoa prestatzen ari da Orio Eragin Eskubaloi Kluba. Hala, jokalari federatuei zuzendutako izen-ematea zabaldu du uztailean. Infantil, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariek bihar arte izango dute irekita izena emateko epea, eta 2009an jaiotako neskentzat uztailaren 16ra arte luzatuko da. Izen-ematea orioeragin.eus webean edo klubaren app-an egin behar da.

Lotura honetan eman daiteke izena

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide