Zuzenketa: 20:30ean izango da gaur 'Apostolu horiak' dokumentalaren estreinaldia

Iñigo Gaiton

70 lagunentzako tokia izango da Arraunetxeko areto nagusian, eta 20:30ean emango zaio hasiera proiekzioari.  Ez da aurretiazko sarrerarik hartu behar emanaldian egon ahal izateko.

Emakumezkoen arraunak Orion izan duen bilakaera ardatz hartuta, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek dokumental bat egin du Orio Arraunketa Elkartearekin elkarlanean. 'Apostolu horiak' izenburua jarri diote lau kapitulutan banatutako eta azaldu dutenez, gaur, ostegunarekin, guztiak jarraian botako dituzte Arraunetxen 20:30etatik aurrera.

Emanaldiak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta neurri murriztaileen ondorioz aretoan 70 lagunentzako tokia egongo da. Orio AEk azaldu duenez, ez da sarrerarik erreserbatu behar han egon ahal izateko, eta aretoa betetzen doan heinean, ateak itxiko dituzte jende kopurua mugara iritsitakoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide