Donostian eta Zierbenan jokatuko dituzte asteburuan estropadak Orioko traineruek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko uzt. 7a, 17:07

Euskotren eta Eusko Label ligetako ontziek larunbatean Donostian izango dute hitzodua eta igandean Zierbenan.

Lehen jardunaldiak Galizian jokatu ondoren, Euskal Herrian emango diete jarraipena Euskotren eta Eusko Label ligei, asteburuan. Hain zuzen ere, larunbatean Donostian jokatuko dituzte estropadak traineruek, 17:30ean hasita, eta igandean Zierbenan, 11:30etik aurrera. Han izango dira Orio Arraunketa Elkarteko txalupa nagusiak.

Aurtengoa traineru denboraldi estua izango dela aurreikusi dute arraun adituek. Bi liga nagusietako lehen jardunaldiak zirraragarriak izan ziren, eta hurrengo estropadetan ere arraunaren emozioa sentitzeko prest daude arraunzaleak.

Orio Bk ere Donostian hitzordua
Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bigarren traineruak, berriz, larunbat arratsaldean izango du hitzordua. Honek ere Camargon jokatuko du estropada.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide