Donosti Cup-eko 50 partidatik gora jokatuko dira astean zehar Mendibeltzen

Iñigo Gaiton

Atzotik hasita, goizez eta arratsaldez ari dira futbolean 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak. Orioko hiru taldek parte hartu dute lehiaketan.

Gaztetxoen futbolaz gozatzeko aukera izango da Mendibeltzen ostiralera bitartean. Izan ere, nazioarteko Donostia Cup txapelketako partida ugari ari dira jokatzen Orioko Futbol Taldearen zelaian. Goizeko hamarretan hasi eta iluntzeko zortziak bitartean, 10 eta 14urte bitarteko neska-mutilekin osatutako taldeek futbolean jardungo dute datozen egunetan. Oriotarrek osatutako hiru talde daude parte hartzaileen artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide